Karla Silvak 'SHE' bakarkako lana aurkeztuko du Zornotzan

Anboto 2024ko ots. 13a, 10:48

Karla Silva.

Emanaldia hiruko formatuan egingo dute, eguenean, hilak 15, 20:00etan, Zelaietako kontzertu gelan. 

Karla Silvak kontzertua emango du Zornotzan eguenean, hilak 15; 20:00etan hasiko da. Musikari venezuelarrak SHE bere azken lana aurkeztuko du. Abestu ez ezik pianoa ere joko du bertan. Hirukote formatuan emango du egueneko kontzertua, eta Silvagaz batera Richie Ferrerrek (kontrabaxua) eta Miquel Asensiok (bateria) igoko dute taula gainera; diskoaren grabazioan Ariel Bringuezek, Bob Sands-ek eta Enric Castellok parte hartu zuten, besteak beste. Musikariaren esanetan, hirukote formatuak, diskoko abestiak jotzeaz gainera, abestietan inprobisatzeko aukera ematen die. "Diskoak emakumeei egiten die erreferentzia", argitu du Silvak. Besteak beste, bossa nova eta soul doinuak gehitzen dizkiete oinarrian dituzten jazz doinuei, eta, artistak adierazi duen legez, inprobisazioak ere izango du bere tokia emanaldian, jazz kontzertuetan ohikoa den moduan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!