Sutea isiotu da Boroako lantegi batean

Anboto 2024ko ots. 12a, 15:43

14:55ean piztu da sua. Ez dago zauriturik.

Arratsalde honetako 14:55ean sua isiotu da Boroako industrialdeko lantegi batean; metal txirbilez beteriko edukiontzi batek su hartu du lantegiaren barruan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lantokia hustu egin dute. Ez dago zauriturik. Suhiltzaileek sutea kontrolpean dutela jakinarazi du Segurtasun Sailak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!