Zornotzako Udalak, Zelaieta parkean dagoen Urgozo iturrian, sakagailu berriak jarri ditu, oinarekin sakatzekoak. Agenda 2030eko helburuetan sartzen da eta uraren erabilera eraginkorragoa eta iraunkorragoa sustatzeko diseinatu da.
Orain arte ur fluxu konstantea mantendu du, egunean batez beste 15 m3 kontsumituz. Sakagailu berriei esker hilean 450m3 murriztuko dira, 45 etxek hilean kontsumitzen duten ur kantitate berdintsua. Esther Torvisco Agenda 2030eko zinegotziak azpimarratu du "uraren aprobetxamendu optimoa lehentasuna da jasangarritasunarekin eta ingurumen-erantzukizunarekin dugun konpromisoan; funtsezkoa da haren erabileraren inguruan jarrera kontzientea izatea."