Iazko edizioak izandako arrakastaren ostean, ZorBer elkarteko kideek ez dute zalantza izpirik izan. Jaialdiaren bigarren edizio bat antolatzea erabaki dute. Rock festibala otsailaren 17an egingo da Zelaieta parkean egongo den karpan. Honako talde hauek igoko dira oholtza gainera: Ezpalak, Azken Sustraiak, Perlata eta Arkada Social. Jaialdia 18:00etan hasiko da. Sarrera doakoa da. Bestalde, jaialdian bertan, errifak zozketatuko dituzte. Hainbat sari banatuko dituzte. Besteak beste, Uxarte sagardotegian gozatzeko afariak eta herriko komertzio batzuetan gastatu ahal izateko kontsumo bonuak.