Gaur egun, udalak proiektu bi ditu martxan, Jauregizahar eta Erkoles auzoetakoak. Jauregizaharren saneamendu lanak eta bidegorriaren asfaltatzea egingo dituzte, eta Erkolesen, berriz, asfaltoa eta argiztapena berriztuko dira eta edukiontzientzako eremu berri bat jarriko dute. Azken honetako obrak bihar bukatuko dira. Lanak iraun bitartean, bizilagunek baino ezingo dute bertatik kotxez igaro. Gainera, beste hobekutza batzuk egingo dira: Euba eta Belaustegi arteko oinezko bidea hobetuko da, Belaustegiko kotxeentzako errepidea hobetuko da, Arkotxan asfaltoa eta argiztapena hobetuko dira eta Euban barandaila bat jarriko da.