Zaintzaileek Portugaleteko Santa Maria Basilikako bisita gidatuan parte hartzeko aukera izango dute otsailaren 16an. Irteera honek zaintzaileek atseden hartzeko aukera izatea eta deskonektatzeko toki bat izatea duela helburu adierazi du udalak.
Bisita goizez izango da eta gaztelaniaz. Inskripzio epea zabalik dago otsailaren 9ra arte eta HAZen bitartez edo formulario honen bidez eman daiteke izena.