Armendola kultur elkarteak Zornotzako kaleetara eramango ditu Agate Deunaren koplak

Anboto 2024ko ots. 2a, 10:46

Otsailaren 4a, domeka, Agate Deuna egunaren bezpera dela eta, Armendolak koplak abestuko ditu 13:30ean herriko plazan. Herritarrak deitu dituzte egitasmoan parte hartzera.

Zornotzako Armendola Kultur Elkarteak herriko abesbatzak eta norbanakoak deitu ditu, Agate Deun egunaren bezperan, domekan, herriko plazan egingo duten ekitaldira. Herriko abesbatza bakoitzak Santa Ageda bezperako koplak abestuko ditu plazan 13:30etatik aurrera. Bukaeran, talde guztiek batera abestuko dute. Armendolak baserritarrez janztera eta plazara hurbiltzera deitu ditu herritar eta abeslari guztiak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!