Gure Kirolak frontoia berritzeko lanak hasi dituzte

Anboto 2024ko urt. 29a, 13:15

Teilatua berrituko dute, polikarbonatozko sareta bat ipinita eta txapa aldatuta.

Zornotzako Udalak Gure Kirolak pilotalekua berritzeko lanak hasi ditu. Aldamioak ipintzeari ekin diote gaur. Bihar, berriz, zeregin nagusiari helduko diote beharginek. Teilatuak filtrazio arazoak dituela eta, konpondu egingo dute. Polikarbonatozko sareta bat eta altzairu galbanizatuko txapa ipiniko dituzte.

Obrek aste bi iraungo dute. Bien bitartean, erabiltzaileek Eubako, Bernagoitiko, Etxanoko eta Zubizabalako frontoiak izango dituzte erabilgarri. Eubakoaren kasuan, erabilera erreserbatu beharko da aldez aurretik.

Anartz Gangiaga hirigintza zinegotziaren berbetan, Gure Kirolak hobetzea "beste urrats bat da Zornotzan bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko bidean". Proiektuak "espazio seguru eta modernoak sortzeko konpromisoa" erakusten duela gaineratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!