Euskal Herriko emakume nekazari eta artisauen azoka martxoaren 9an bueltatuko da Zornotzara

Anboto 2024ko urt. 29a, 08:30

Azokaren XXVI. edizioa izango da. Izena emateko epea gaurtik otsailaren 15era arte egongo da zabalik.

Bueltan da Euskal Herriko emakume nekazari eta artisauen azoka. Zelaieta parkea emakumeek sektore horietan bietan egiten duten lanaren erakusleiho izango da martxoaren 9an. Udalak azokaren XXVI. edizioa antolatu, eta azokan postua ipintzeko inskripzio epea zabaldu du. Interesdunek gaurtik otsailaren 15era arteko epea izango dute eskariak aurkezteko. Zornotzako Udalaren web orrira jo beharko dute horretarako, eta izen ematea atala sakatu. Udalak otsailaren 16tik aurrera jakinaraziko dizkie ebazpenak onuradunei. Ekoizle aukeratuek lau eguneko epea izango dute onarpena berresteko. 

Azoka Zelaieta parkean ipiniko den karpan egingo da 10:00etatik 15:00etara. Bertan, emakumeek sorturiko artisau eta nekazal produktu ugari eskuratu ahalko dira: ogia, gozogintza, marmeladak, fruta, barazkiak, arropa, osagarriak eta abar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!