Amorebieta garaipen premian doa aurkari zuzenaren zelaira

Joseba Derteano 2024ko urt. 24a, 13:28

Garaipen lehorte luzeak Bigarren Mailarako zulora eraman du Amorebieta. Jandro Castrok entrenaturiko taldeak puntu bi baino ez ditu batu azaro erditik honako zazpi jardunaldietan.

Beraz, puntu premian bisitatuko du Cartagenaren zelaia, zapatu arratsaldean. Talde murtziarra ere ez dabil askoz hobeto, Amorebieta baino postu bat gorago sailkapenean, azken-aurreko tokian. 

Amorebietako arduradunek hiru jokalari fitxatu dituzte zulotik irteten ahalegintzeko: Iker Unzueta, Unai Bustintza eta Angel Troncho. Unzueta aurrelari abadiñarra Portugalgo Vizela taldetik dator, utzita, eta bigarrenez jantziko du elastiko urdina. 2020tik 2022ra ere aritu zen Amorebietan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!