Zornotzako Udalak hika eta noka praktikatzera deitu ditu herritarrak. Proiektua 2022an ipini zuten martxan, herritar batzuek eskatuta. 2022-2023an talde bi sortu ziren, euretariko bat noka lantzeko, beren beregi. Egitasmoak aurrera egin du eta ikasturte honetan 24 lagunez osatuta talde mistoa dabil hitanoa lantzen. Bi saio egiten dituzte hilean. Teorikoa bata, eta praktikoa bestea, azken hau eguenetako pintxo-pote giroan praktikatzeko.
Informazio gehiagorako, Udaleko Euskara Sailera (946300002 telefonoa) eta helbide honetara jo daiteke: euskara@amorebieta.eus