Umeentzako igerilekua zarratuta Larrean, arazo teknikoak konpondu bitartean

Anboto 2024ko urt. 22a, 14:01

Azpiegitura bihar ostera ere zabalik egongo dela jakinarazi du udalak.

Lantalde teknikoa lanean dabil arazo teknikoak sorturiko gorabehera konpontzen. Udalak eskerrak eman nahi dizkie familia zornotzarrei, arazo hau medio, izandako ulermenagatik eta pazientziagatik. Larrea kiroldegiko haurrentzako igerilekua zabalik egongo da bihartik, urtarrilaren 23tik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!