Zornotzako Uxarte sagardotegiak bertso afaria antolatu du denboraldi berriaren atariko ekitaldi modura. Ekitaldia 21:00etan hasiko da, trikiti eta txalaparta doinuak lagun. Lehenik mokadutxo bat egingo dute aurtengo sagardo berria dastatuta. Gero, 22:00etatik aurrera, afaria egingo dute. Ostean, Eneko Abasolo 'Abarkas' eta Iratxe Ibarra egongo dira bertsotan. Jose Antonio Zamalloa Uxarteko arduradunak jakinarazi duenez, afarirako txartelak aspaldi amaitu ziren. 120 bat lagun batuko dira afarian. Zornotzatik aparte, Gernikatik, Errigoititik, Lezamatik eta Bergaratik ere hainbat lagun joango da afarira.