[EGITARAUA] Janus Lester, Bengo eta Eire, besteak beste, Zornotzako Musikagaz Fest jaialdian egongo dira

Aritz Maldonado / Aitor Ruiz 2024ko urt. 18a, 16:03

Jon Bagues, Ainhoa Salterain eta Beñat Gaztelurrutia

Urtarrilaren 27an egingo dute Musikagaz Fest jaialdiaren bigarren edizioa Zornotzan. Dozena bat artista baino gehiagok parte hartuko dute bertan. Musika Bulegoak, Zornotzako Gazteak, Gerediaga Elkarteak eta Zornotzako Udalak antolatu dute elkarlanean.

Durangoko Azokan bistaratzen diren lanei eta artistei jarraikortasuna emateko helburuagaz sortu zuten Musikagaz Fest. Hain zuzen ere, elkarlana nabarmendu du Musika Bulegoko Jon Baguesek. "Talentu berriei aukera emateko aukera itzela da hau. Elkarlana da bidea horrelako ekimenei jarraikortasuna ematen dielako", azaldu du aurkezpenean. Bestalde, Beñat Gaztelurrutia Gerediagako koordinatzaileak gazteei aukera berriak eskaintzeak duen garrantzia azpimarratu du. "Horrelako ekimenak funtsezkoak dira talentu berriak identifikatu eta sustatzeko; horrez gainera, artista horiek beren ibilbide artiskoan aurrera egiteko eta eboluzionatzeko beharrezkoak diren tresnak eta plataformak dituzte".

Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak aurkeztu du ekitaldia. "Jaialdiaren helburu nagusia da artea euskaraz adierazten duten talentu musikal berrientzako erakusleiho gisa jardutea. Jaialdi hau plataforma paregabea da artista hauek beren lanak aurkez ditzaten. Gainera kontratazio eta erakustaldi publikorako aukera hau profesionalizaziorako tranpolina izatea ere nahi dugu". Hain zuzen ere, taldeen erdiak DA PRO! egitasmoaren bidez aukeratu dira, eta beste erdia Zornotzako Gazteak-en bidez aukeratu dira. Jaialdia doakoa izango da. 

MUSIKAGAZ FEST 

  • 13:00etan, Nahiez, Sukoin
  • 14:30ean, Ganibet, Urtzan
  • 15:30ean, Pary&Tiza eta bazkaria, frontoiean
  • 16:30ean, Akaleia, kontzertu gelan
  • 17:30ean, Eire, frontoian
  • 18:00etan, Zilibito Records, Tomasan
  • 18:30ean, Sistemak Arriskutsuak Dira S.A.D, kontzertu gelan
  • 19:30ean, Intza, frontoian
  • 20:30ean, Ameba, Vintagen
  • 21:00etan, Lotu, kontzertu gelan
  • 22:00etan, Janus Lester, frontoian
  • 23:00etan, Lilo, Kontzertu gelan
  • 00:00etan, Bengo, frontoian

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!