Zelaieta Zentroko ikasgelak ordutegi berezia eskainiko du azterketa sasoian

Aitor Ruiz 2024ko urt. 18a, 10:40

Urtarrilaren 21ean eta 28an luzatuko da ordutegia, azterketa garaia dela kontuan hartuta.

Zornotzako Udalak Zelaieta Zentroko ordutegia luzatzea erabaki du domeketan. Urtarrilaren 21ean eta 28an egongo da ordutegi berezia, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Herritarren beharrizanei erantzuteko ekimenaren parte da, azterketa garaian dauden ikasleei laguntzeko.

Gainerakoan, zentroak ohiko ordutegia izaten jarraituko du. Astelehenetik barikura, 08:30etik 21:30era, zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta domeketan, 16:00etatik 20:00etara. 

Bestalde, udalak gogoratu du Konbenio kaleko ikasgela ohi bezala dagoela erabilgarri, astelehenetik domekara, 08:00etatik 00:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!