[EGITARAUA]: Antzerkia izango da Zornotza Aretoaren egitarauko protagonista nagusia

Aritz Maldonado 2024ko urt. 10a, 12:15
Koldo Bilbao zinegotzia eta Alex Gerediaga zuzendaria.

Zornotza Aretoak ekainera bitarteko egitaraua aurkeztu du gaur. "Adin guztietako zornotzarrak erakarri eta entretenitzeko diseinatuta dago programa, antzerkia, musika eta dantza barne hartzen dituena, udalerrian bertan bizitza kultural aberatsaz gozatzeko aukera emanez", azaldu du Koldo Bilbao zinegotziak. 

Agerraldian Alex Gerediaga Khea Ziater konpainiako zuzendaria ere egon da; konpainia La sed del minotauro antzezlan berriaren erresidentzia Zornotza Aretoan egiten ari da. Bilboko Arriaga antzokian aurkeztuko dute La sed del minotauro otsailaren 2an, eta aurkezpen biraren baitan iritsiko da Zornotza aretora. Khea Ziater konpainiaren zortzigarren lana da La sed del minotauro. Komedia ukituak dituen drama honetan Ainhoa Artetxek, Jon Ander Urrestik eta Arrate Etxeberriak parte hartzen dute, besteak beste.

ZORNOTZA ARETOA

URTARRILA

  • Urtarrilak 20, Shallot (Guillem Batlle i Vlad Ion), 20:00etan.
  • Urtarrilak 26, ¡Vamos que nos vamos! (Golden Apple Quartet), 20:00etan. 

OTSAILA

  • Otsailak 2, Moor Krad (Ertza), 20:00etan. 
  • Otsailak 9, Ez gara jaitsiko! (Porrotx eta Marimotots), 17:15ean; 19:15ean.
  • Otsailak 10, GO! azen 10.0, 17:00etan; 19:00etan. 
  • Otsailak 15, Karla Silva, Zelaietan, 20:00etan.  
  • Otsailak 16, Euskaldungak (Taulelak), 20:00etan.
  • Otsailak 22, Juicio al extranjero (Barandi-Indubio), 20:00etan.   
  • Otsailak 23, Nevenka (Histrion), 20:00etan.
  • Otsailak 24, Zurekin batera, Alex (Gospel Bilbao), 18:30ean. 

MARTXOA

  • Martxoak 1, La sed del minotauro (Khea ziater), 20:00etan. 
  • Martxoak 2, Haize doinuen artean (Zornotzako musika banda) 20:00etan. 
  • Martxoak 7, Hegoak (Kulunka), 20:00etan. 
  • Martxoak 16, Mamuka (Elirale), 17:30ean. 
  • Martxoak 21, Les Greene, Zelaietan, 20:00etan. 
  • Martxoak 22, Almazenean (Txalo), 20:00etan.

APIRILA

  • Apirilak 13, Mundua pitzatuta dago, baina hantxe gabiltza oinez (Tanttaka), 17:30ean. 
  • Apirilak 18, Txuma Murugarren, Zelaietan, 20:00etan. 
  • Apirilak 20, Kortxoaren dilema (Tartean), 20:00etan. 
  • Apirilak 27, La dama boba (Fundacion siglo de oro), 20:00etan. 

MAIATZA

  • Maiatzak 4, Bitartean... rock eztanda! (Zornotzako banda), 20:00etan. 
  • Maiatzak 10, Zeozertan dabil baina ez dakit zertan (Metrokoadroka), 20:00etan.
  • Maiatzak 18, Memory (El gran rufus), 17:30ean.  
  • Maiatzak 24, La batalla de los ausentes (La zaranda), 20:00etan. 

EKAINA

  • Musikal eta rock sinfonikoa (Coro y orquesta de camara de Bilbao), 20:00etan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!