Zornotzako 'Lima' dendak irabazi du Bizkaiko erakusleihoen lehiaketa

Anboto 2023ko abe. 30a, 11:35

Abadiñoko Enxebre okindegiak bigarren saria eskuratu du. 

Zornotzako Lima dendak irabazi du Bizkaiko Merkatarien Elkarteak antolaturiko erakusketa lehiaketaren V. edizioa. Jaione eta Aintzane Lejarraga ahizpak izan dira aurtengo irabazleak. Denda duela sei urte zabaldu zuten San Migel kalean, aldez aurretik bertan egoniko dendaren erreleboa hartuta. Ahizpa biak "oso pozik eta eskertuta" agertu dira sariagaz. "Agerian egotea gustatzen ez zaigun bi pertsona gara, baina poz handia hartu dugu. Gainera, pertsona askoren babesa jaso dugu Urte gogorrak izan dira, baina urte askotan zehar borrokan jarraitzeko eta gure dendaren buru izaten jarraitzeko gogo handia dugu. Herritarren fideltasunak ere laguntzen du", azaldu dute.

Ainhoa Salterain alkateak dendariak zoriondu, eta "harro" egoteko moduko saria dela nabarmendu du: "Tokiko merkataritzak ez dio Zornotzako ekonomiari bakarrik laguntzen. Hari esker mantentzen dira bizirik gure kultura eta ohiturak.Lima da horren adibide argia da", adierazi du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!