Ignacio Arkauteren 'Ganbaran ezkutatutako aurpegiak' erakusketa urtarrilaren 4ra arte ikusgai Zornotzan

Anboto 2023ko abe. 18a, 12:35

'Ganbaran ezkutatutako aurpegiak' Zornotzako Zelaieta zentroan egongo da ikusgai urtarrilaren 4ra arte. Ignacio Arkaute artistaren barne munduari begirada bat da erakusketa hau, "artearen zintzotasunaren testigantza" bat. 

"Ganbara metafora gisa erabiltzen du. Espazio horretan, aurpegi bihurriak ekutatzen dira, gero azaleratzen direnak, koloreen eta formen artean nahasteko, inpaktu bisual liluragarria sortuz. Aurpegi itxuragabetu eta kaotikoek ikusleari desafio egiten diote bere begi handi irekiekin, espresionismoaren elementuak, abstrakzioa, ametsen surrealismoa eta pintura naif eta fauvista konbinatzen dituen adierazpen artistiko batean", azaldu du Zornotzako Udalak ohar bate bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!