Eguzki plakak ipiniko dituzte Larrea Eskolako eraikin bietan eta kiroldegian

Anboto 2023ko abe. 11a, 16:11

Eguzki plakak Iurretako Maiztegi ikastetxean.

Sistema horri eskerrak, eraikinek eguzki energia baliatuta aseko dituzte euren beharrizan elektrikoak. Soberakinik balego, sare orokorrera bideratuko dute sorturiko elektrizitatea.

Zornotzako Udalak 2024 hasieran ekin gura die eguzki plakak instalatzeko lanei. Hiru proiektu kontratatu ditu horretarako. Birgaitu gura den eraikin bakoitzarentzako, bana. Horrela, Larrea Eskolako eraikin bietan ipiniko dituzte plakak. Bai Luis Urrengoetxeakoan eta bai Larreakoan. Bestalde, Larrea kiroldegian ere ipiniko dituzte. Zehaztasun teknikoak honako hauek dira:

  • Luis Urrengoetxeako eskola: Potentzia nominala: 30Kw. Sortu beharreko urteko gehieneko energia potentziala: 37,110 Kwh.
  • Larrea eskolak. Potentzia nominala: 60 Kw. Sortu beharreko urteko gehieneko energia potentziala: 71,170 Kwh.
  • Larrea kiroldegia. Potentzia nominala: 100 Kw. Sortu beharreko urteko gehieneko energia potentziala: 119,600 Kwh.

Energia sortzeko sistemak autokontsumo-modalitatean jardungo duela adierazi du udalak. Hau da, eraikinek eguzki-energia baliatu ahal izango dute beren behar elektrikoetarako, eta, soberakinik badago, sare elektrikora bideratu ahalko dute. Udalak azaldu du egitasmoaren helburua ingurumen aztarna murriztea eta aurrezte ekonomikoa lortzea dela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!