Manifestazioa 17:30ean hasi da udaletxe pareko plazan. 'Zaintza sistema publikoa orain' zioen kartelaren atzetik, San Miguel, Nafarroa eta San Pedro kaleak zeharkatu dituzte manifestariek herriari itzuli bat emanez. Bidean 'Zaintza lana, erdigunera' bezalako leloak lau haizetara zabaldu dituzte. Hasitako tokian eta irakurketa batekin amaitu dute ekimena. "Gaurkoa mugarri bat izan da baina ez da ezeren amaiera. Ziur gaude gaurkoa bezalako beste mugarri asko izango ditugula. Mobilizazio egun honetatik indartsu aterako gara eta antolatzen eta sareak ehuntzen jarraitzeko oinarri sendoak utziko dizkigu", adierazi dute.