Abenduaren 1ean Oihane Amantegiren 'Ibaiertzeko ipuina' liburuaren irakurraldia egingo dute Zornotzan

Anboto 2023ko azaroaren 8a

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatu du Zornotzako Udalak irakurraldia, eta 75 lagunen parte hartzea behar dutela azpimarratu dute. Parte hartu gura dutenek euskara@amorebieta.eus helbidera idatzi behar dute azaroaren 21a aurretik.

Oihane Amantegi idazle zornotzarraren Ibaiertzeko ipuina liburua irakurriko da Zelaietako Auditoriumean, 17:30-19:30 bitartean. Iaz antolatu zuen Zornotzako udaleko Euskara zerbitzuak lehen aldiz irakurtaldia; orduan, Amets Arzallusen Miñan liburua irakurri zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!