Zornotzak mahai-jokoen jaialdia hartuko du asteburuan

Anboto 2023ko aza. 23a, 14:08

Udalak Jokoan 2023 egitasmoa antolatu du zapaturako eta domekarako. Mahai jokoak 11:30-14:00 eta 16:30-20:00 ordutegiagaz egongo dira erabilgarri Zelaietako frontoian.

Mahai jokoen jaialdiak hainbat gune izango ditu: 

  • Gune orokorra: 20 mahai-joko, 9 urtetik gorakoentzat eta/edo helduentzat. Sarrera librea da, betiere mahaiak libre badaude. Jolas ugari eskainiko dira.
  • Familia-gunea: 4 urtetik gorakoentzako. 24 mahai, betiere heldu batek lagunduta. Eremu horretara sartzeko, aldez aurretik mahaia eta ordua erreserbatu behar dira. Erreserbak 946 30 06 49 telefonoan egin behar dira.
  • Merkataritza-gunea: ekitaldian, bertaratzen direnek merkataritza-gune bat ere aurkituko dute, Joker dendak kudeatua. Bertan, ekitaldian probatu dituzten jokoak erosi ahal izango dituzte bertaratutakoek, baita ekitaldiarekin lotutako beste produktu batzuk ere. Gune honetan zozketa bat egingo da igandean, 19:30etan, harrerako galdetegia bete dutenen artean. Irabazleek hurrengo jokoak irabaziko dituzte: Dixit Disney, Exploding Kittens, Descent eta King of Tokyo.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!