Pedro Zamalloa zornotzarrak 100 urte bete ditu

Anboto 2023ko aza. 17a, 10:56

Zamalloak Maria Rosario Bruton emazteagaz eta Agur alabagaz ospatu du eguna. Bere etxean bertan hartu ditu udal ordezkariak.

Pedro Zamalloa zornotzarrak 100 urte bete zituen atzo, hilaren 16an. Zornotzako udal agintariak bere etxera gerturatu ziren zoriontzera, lore sorta bat eskaini eta mendeurrena oroitzeko plaka bat oparitzera. Ainhoa Salterain alkateaz gainera, Sonia Cabeza eta Jon Artabe zinegotziak bertaratu ziren. 

Zamalloak Maria Rosario Bruton emazteagaz eta Agur alabagaz ospatu zuen urtebetetze eguna. Bere etxean bertan hartu zituen udal ordezkariak. Bisitaren ondoren, familiako kideak El Cojo jatetxera joan ziren ospakizuna egitera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!