Zornotzako jaietako kontzertuak aukeratzeko prozesua, martxan

Anboto 2023ko aza. 14a, 11:42

Zornotzako Udalak eta Jai Batzordeak herritarrei zuzendutako galdetegi publiko bat zabaldu dute Karmen eta Santanatxuetako kontzertuak proposatzeko.

Herritarrek abenduaren 10era arteko epea izango dute parte hartze prozesuan ekarpenak egiteko. Koldo Bilbao zinegotziak herritarren lehentasunak eta nahiak bertatik bertara ezagutzea funtsezkoa dela adierazi du, ondoren, biztanle guztiei begirako jai programa diseinatzeko. Proposamenak egiteko honako lotura hau erabili behar da: https://forms.gle/SXtChxV4RWPt9nyo7

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!