Kine Rallyren zazpigarren edizioa azaroaren 30etik abenduaren 4ra egingo dute

Anboto 2023ko aza. 13a, 09:53

Zornotzan izango da Kine Rallyren zazpigarren edizioa; parte hartzaileek 48 ordutan film labur bat sortu, filmatu eta editatu beharko dute. Izena emateko epea azaroaren 27ra arte izango da. 

Abenduaren 3an, lehiaketaren sari banaketa eta ekitaldia egingo dira, 12:00etan Zornotza Aretoan. Bi sari banatuko dira: film labur onenaren saria (500 euro) eta Euskarazko film labur onenaren saria (250 euro). Izena emateko mezu bat bidali dezakete kinerally.info@gmail.com helbidera, azaroaren 27a aurretik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!