Zornotza STk gorantz egin gura du azken sailkatuari irabazita

Anboto 2023ko aza. 10a, 15:00
Zornotza Saskibakoi Taldea joan zen asteburuan Larrean lorturiko garaipena ospatzen.

Teknei Zornotzak gorantz begira jartzeko aukera du zapatu honetan, Damex Udea Algeciras taldearen kantxara egingo duen bisitan.

Une honetan Zilarrezko Ligako sailkapenaren erdian dago, hiruna garaipen eta porrotekin, eta Algecirasen kontrako norgehiagokak abagune aproposa dirudi balantza garaipenen aldera eramateko, talde andaluziarrak galdu egin dituelako orain arte jokaturiko sei partiduak. 

Gainera, zornotzarrak sasoi onean daude. Joan zen asteburuan, sailkapeneko hirugarrena hartu zuten mendean Larrean, Starlabs Moron. Etxeko taldeak lehenengo erdian bideratu zuen partidua. Lehenengo laurden bietan, 54 puntu sartu zituzten, euretariko 32 bigarrenean. Bigarren zatiko laurdenak talde sevillarraren aldekoak izan ziren, baina ez zuten partidua galtzeko arriskurik izan: 83-72. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!