Izena emateko epea azaroaren 12ra arte egongo da zabalik. Honako hauek dira lan eskaintzen xehetasunak:
- Taldeko arduraduna: Eskaintzaren kodea 162023013165
- Peoia: Eskaintzaren kodea 162023013161
Era berean, Udalak nabarmendu du online egiten den inskripzioaz gain, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko direla Zornotzako Udal Enplegu Bulegoan, azaroaren 17ko 14:30ak baino lehen.
- Lan-bizitzaren txostena
- DARDE (Lanbiden alta emateko dokumentua)
- NAN edo AIZren fotokopia
- Gidabaimenaren fotokopia
Informazio gehiago gura duenak Udalaren Enplegu Bulegora jo edo deitu dezake (946300002).