Auto baten istripuak auto ilarak eragin ditu AP-8an, Zornotzan parean

Anboto 2023ko aza. 4a, 15:27

Istripuak ez dau zauriturik eragin.

Gaur, 14:30 inguruan, auto batek istripua izan du AP-8an, Zornotza parean eta Bilborako noranzkoan. Autoa errepidearen erdian gurutzaturik geratu da. Ondorioz, auto ilarak egon dira autoa erretiratu bitartean. Istripuak ez du zauriturik eragin, Ertzaintzako iturrien esanetan. Une honetan autoa erretiratuta dago eta ez dago auto ilararik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!