[EGITARAUA] Xabier Amuriza Etxano jaioterrian omenduko dute

Aritz Maldonado 2023ko urr. 26a, 14:00

'Euskal Herriko doinuak 2023 Etxano - Xabier Amuriza, Torreburutik Euskal Herrira kantuz' programa aurkeztu dute gaur. Etxanon urtero antolatzen den Kultur astearen barruan antolatu dute ekimena, azaroaren 10etik 12ra bitartean. 

"Xabier Amurizak lorpen ugari du eta gurea den artista da, Etxano independentea zen garaian Torreburubarri baserrian jaio zelako; euskarari eta gure herriaren aberastasun kulturalari ekarpen handia egin die. Eskainiriko guztiagatik, aitorpen xume bat egin beharrean gaude", azaldu du Olaia Hormaetxea Etxanoko Andra Mari elkarteko kideak. Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak Amurizak egindako ekarpena nabarmendu du. "Neurri honetako pertsonaiei omenaldia egitea ez da soilik errekonozimendu eta esker oneko ekintza bat, baizik eta haien ondarea etorkizuneko belaunaldientzat gordetzeko modu bat ere bada. Xabier Amurizaren lorpenak eta ekarpenak erakusten digute potentzial handia duen komunitatea garela", esan du prentsaurrekoan. 

EGITARAUA

AZAROAK 10 BARIKUA

  • 17:30ean, Etxanoko erraldoien kalejira
  • 18:00etan, ikastetxe guztietako haurren kantaldiaren topaketa
  • 18:30ean, haurren kantaldia Abeskimu koroak lagunduta

AZAROAK 11 ZAPATUA

  • 09:30ean, Xabier Amuriza ibilaldi antzeztua
  • 14:00etan, bideo emanaldia elizan
  • 15:00etan, herri bazkaria
  • 17:00etan, kantaldia
  • 20:00etan, Soinu txikie emanaldia Zelaietako frontoian
  • 21:30ean, Ikuskizuna Zelaietako frontoian: Asisko Urmeneta, Jon Maia, Anje Duhalde, Mikel Urdangarin, Joseba Tapia, Agus Barandiaran, Josu Zabala, Iban Ibarretxe eta herriko
    musikariak.

AZAROAK 12 DOMEKA

  • 10:30ean, eztarria berotzeko gosaria
  • 11:30ean, irrintzi ikastaroa
  • 12:30ean, kontzertua Etxanoko auzokide eta Zornotzako koroko kideegaz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!