Dendetako errotuluak eta web orriak euskaraz jartzeagatiko laguntzak Zornotzan

Anboto 2023ko urr. 23a, 14:58

Elkarteek zabalik dute euskararen erabilera sustatzeko helburuz antolatzen dituzten jarduerak diruz laguntzeko aukera.

Zornotzako Udalak diru laguntza bi aktibatu ditu herrian euskararen erabilera sustatzeko. Bata, komertzioei loturikoa da. Udalak diruz lagunduko ditu dendetako errotuluak, web orriak eta irudi korporatiboak euskaraz atontzeko erabakia hartzen establezimenduak. Udalak 2.500 euro bideratuko ditu egitasmora, gehienez. Bigarren diru laguntza euskararen erabilera sustatzeko jarduerei begirakoa da. Irabazi asmorik bako elkarteek zabalik dute horiek eskatu, eta jasorikoarekin jarduerak antolatzeko aukera. Egitasmo honetara 5.000 euro bideratuko dituzte.

Eskaerak egin gura dituzten elkarte eta establezimenduek Herritarren Arreta Zerbitzuan egin dezakete tramitazioa. Laguntzak eskatzeko epea azaroaren 20an agortuko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!