0-6, 7-12 eta 13-16 adin tarteko seme-alabak dituzten gurasoei begirako saioak dira. Zortzi saio izango dira, familian izaten diren eginkizunei buruz hausnartzea eta gurasotasun positiboa lantzea ahalbidetuko dutenak. Modu presentzialean zein online eskainiko dituzte.
Adin tartearen arabera, honako ikastaro hauek antolatu dituzte:
0-6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak
Hezkuntza emozionalari buruz jardungo dute, jatorduak, anai-arrebekiko hartu emanak, kasketak zein pantailen erabilera kudeatzeko tresnak eskainita. Saioak martitzenenetan egingo dituzte 17:00etatik 18:30etara. Lehenengo saioa azaroaren 14an eskainiko dute.
7-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak
Nerabezaroari begirako gaiak landuko dituzte: kontzientzia emozionala, autoestimua, mugak eta zigorrak, enpatia, entzute aktiboa. Baita drogen kontsumoari zein teknologien erabilerari buruzko gaiak ere. Saioak eguaztenetan eskainiko dituzte 18:00-19:30 ordutegiagaz. Lehenengo saioa azaroaren 15ean izango da.
13-16 urte bitarteko seme-alabak dituztenentzat
Nerabezaroak dakartzan aldaketen aurrean, adin tarte horri begirako saioak landuko dituzte. Aldaketa fisiko, biologiko eta sozialak eta gatazken kudeaketa izango dute berbagai. Saioak eguenetan eskainiko dituzte 18:00-19:30 ordutegiagaz. Azaroaren 16an eskainiko dute lehenengo saioa.
Talde bakoitzak aurrera egiteko, gutxienez 5 pertsonek izena eman beharko dutela argitu du Zornotzako Udalak. Horretarako prebentzioa@amorebieta.eus helbidera edo 623169286 telefonora jo daiteke.