Sei adintxikiko atxilotu dituzte Zornotzan beste bat jipoitzea egotzita

Anboto 2023ko urr. 19a, 08:27

Gertakaria Zornotzako Adin Txikikoen Zentroan gertatu zen, martitzenean, urriak 17.

Sei adintxiko atxilotu dituzte Zornotzan, Adin Txikikoen Zentroan, beste bat jipoitzea egotzita. Gertaera martitzenean gertatu zen, urriak 17, eta jipoituriko adintxikikoa ospitalera eraman behar izan zuten.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, sei atxilotuei diligentziak zabaldu zizkieten eta momentu honetan Bizkaiko Foru Aldundiaren eskuetan daude. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!