Oztopoko arkitektonikoak kentzeko laguntzak, zornotzarren eskura

Anboto 2023ko urr. 16a, 13:46

Zornotzako Udalak etxebizitzetako oztopopo arkitektonikoak kentzeko eta irisgarritasuna bermatzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. 

Diru laguntza 80 urtetik gorako zornotzarrek eskatu ahalko dute, besteak beste, honako baldintza hauek betetzen badituzte: eskatzailearen ohiko bizilekua izatea, zerga-betebeharrak ordainduta izatea, bigarren etxebizitzarik jabetzan ez izatea eta ondare higigarrian 15.000 euro baino gehiago ez izatea. 

Orokorrean, diru laguntzak bainuontzia kendu eta dutxa jartzera bideratuko dituzte. Eskaerak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira azaroaren 17a baino lehen. Interesdunak bertan topatuko du informazio osatua. Tartean, familia unitateei, kopuruei eta diru laguntza jasotzeko portzentaiei loturikoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!