Zornotzako Uztargi.klik argazki elkarteak lehenengo rallya antolatu du udalaren laguntzagaz. Elkarteak eta udalak Zornotzako "esentzia eta edertasuna ikuspegi artistiko batetik esploratzera eta ateratzera" deitu ditu argazkilaritzaren zaleak. Elkarteak lau sari izango direla iragarri du. 350 euroko saria lehenengoarentzat, 250 euroko bigarrenarentzat, 200 eurokoa hirugarrenarentzat eta 150 euro tokiko argazki onenarentzat.
Rallyan parte hartu gura dutenek Ixerbekoa kiroldegian eman beharko dute izena, urriaren 29an bertabm goizeko 08:30etatik 09:30etara. Izena emateagaz batera, antolatzaileek hamaiketakoa banatuko dute. Rallyari buruzko oinarriak eta araudia kontsultatzeko www.uztargiklik.com ataria bisitatu daiteke.