Oihana Azkorbebeitiak eta Oier Kareagak irabazi dute Aramotz mendi lasterketa

Anboto 2023ko urr. 8a, 17:13
Lorea Totorika, Oihana Azkorbebeitia eta Oihane Unzalu.

Aramotz mendi lasterketa jokatu da gaur, Zornotzan. Lasterketa bi izan dira, 28 kilometroko luzea eta 17 kilometroko laburragoa.

Lehenengo lasterketako korrikalariek 08:30ean ekin diote probari, eta laburragokoek 09:00etan. 28 kilometroko proban Alluitz mendi taldeko Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak irabazi du nesketan (3.34.39), Artarrai taldeko Lorea Totorica sailkatu da bigarren (3.56.51), eta Gaikar taldeko Oihane Unzalu berriztarra hirugarren (3.58.32). Mutiletan, Aringa Aringa taldeko Oier Kareaga nagusitu da (3.03.08), Trideporte taldeko Urko Valdivielsok egin du bigarren (3.11.01), eta Aringa Aringa taldeko Zorion Kareagak hirugarren (3.17.11). Eta hauxe da 17 kilometroko probako sailkapena: nesketan Nora Narbaizak irabazi du (2.02.35), Itsasne Urkiaga sailkatu da bigarren (2.07.14), eta Tamara Vinuesa hirugarren (2.09.01). Mutilen sailkapena: Julen Aranguena (1.34.48), Ekaitz Lejarzegi (1.35.51), eta Jarno González (1.41.14). Lasterketa biak Jauregibarria parkean hasi eta amaitu dira.

Urko Valdivielso, Oier Kareaga eta Zorion Kareaga.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!