Zornotzako Udalak Santiago Onaindia ikerketa bekaren 18. ediziorako deialdia zabalik dagoela iragarri du. Ekimenaren helburu nagusia, euskal literaturaren arloan azterketa eta ikerketa lanak sustatzea da. Bide batez, Santiago Onaindia euskal idazlea eta Ohorezko Euskaltzaina omentzeko helburua ere badu ekimenak.
Eskabideak jasotzeko epea azaroaren 24an amaituko da, 14:00etan. Hautatutako proiektuak 12.000 euroko beka jasoko du. Lana egiteko epea urtebetekoa izango da.