Zornotzako Aramotz probagaz amaituko da mendi lasterketen Durangaldeko zirkuitua, domekan

Anboto 2023ko urr. 5a, 19:00

Atxondoko Sorginen Lasterketa, Elorrioko Aldapegora, Zaldibarko Zaldua Trail… eta orain Zornotzako Aramotz mendi lasterketa. Hilabeteren barruan laugarren mendi lasterketa hartuko du eskualdeak. Zornotzakoa domeka honetan izango da eta Bizkaiko Mendi Federazioko ligaren barruan dago.

Zornotza Mendi Taldeko antolatzaileek ibilbide bi prestatu dituzte: 28 eta 17 kilometroko bana, 1.800 eta 1.000 metroko desnibel positibokoak, hurrenez hurren. Biak Jauregibarriatik hasiko dira: 08:30ean luzea eta 09:00etan laburra. Batean zein bestean, Urkiolako Parke Naturalaren barruan dagoen Aramotz mendilerroko mendietatik eta pistetatik ibiliko dira 150 bat parte hartzaileak. Proba luzean, Leungane (1.007 metro) eta Artaungan (892 metro) mendiak igoko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!