Komun publikoak ipini dituzte Tolsan industrialdean eta Gure Kirolak frontoiaren ondoan

Anboto 2023ko urr. 5a, 11:37

Egunero erabili daitezke 07:00etatik 23:00etara bitartean. 

Zornotzako Udalak komun publiko bi instalatu ditu. Tolsan industrialdean ipini du bat, eta Gure Kirolak pilotalekuaren ondoan bestea. Komunok mugikortasun urriko pertsonentzat diseinatuta daude eta automatikoki desinfektatu eta garbitzen dira. Komunen erabilera 15 minutu baino gehiagokoa bada, ateak desblokeatu egiten dira segurtasuna dela eta. Zornotzako Udalak 187.000 euroko inbertsioa egin du komun biak ipintzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!