Zornotzako Udalak txango bat antolatu du Zainduz zerbitzuaren baitan, mendekotasun egoeran dauden senideak zaintzen dituztenentzat. Bilboko Alde Zaharra ezagutzeko irteera antolatu dute. Udalak azaldu du txangoak "zaintza lanetatik deskonektatzeko" aukera eskainiko duela eta "beste zaintzaileekin batera zainketa espaziotik kanpo dauden alderdiak partekatzeko" aukera eskainiko duela. Interesdunek Herritarren Arreta Zerbitzuan edo udalaren web orrian eman beharko dute izena urriaren 6a baino lehen. Jarduera doakoa da.