Mendekotasun egoeran daudenak zaintzen dituztenei bideratutako tailerra, Zornotzan

Anboto 2023ko ira. 21a, 09:00

'Zainduz Programa'-ren baitan antolatutako tailerra bederatzi saiok osatzen dute eta urritik azarora bitartean izango da.

Ekimenaren helburua mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileei edo senitartekoei laguntzea da. Kasu honetan gai honi buruzkoa izango da tailerra: oinarrizko zainketak, mobilizazio-teknikak eta lehen sorospenak. Tailerra doakoa izango da, eta zaintzaileek etxean oinarrizko zainketak eta lehen sorospenak egiteko ezagutzak eskuratzea eta beharrezko metodoak praktikatzea du helburu.

Ikastaroak bederatzi saio izango ditu, eta urrian eta azaroan emango da, 17:30etik 19:30era: asteartez, urriaren 3an, 10ean, 17an, 24an eta 31n, eta, azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an. Saioak LHII Zornotzan (Urritxe) eskainiko dira.

Izen-ematea

Izen-ematea Herritarren Arreta Zerbitzuan (94 630 00 02) edo www.amorebieta-etxano.eus udal webguneko ‘Izen-emateak’ atalean dagoen formularioaren bidez egin daiteke. Izena ematea irailaren 22ra arte egongo da zabalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!