Irailaren 28tik urriaren 1era jaiak ospatuko dituzte Zornotzako San Miguel Dudea auzoan. Ekimenez betetako lau egun izango. Musikari dagokionez, La Mala Pekora nabarmendu daiteke, rock doinuak mariatxi erritmoekin uztartzen dituen taldea. Sortu zeneko hamargarren urteurrena ospatzeko, God Save Chuchín bere ibilbideko hirugarren lana kaleratu du talde nafarrak. Besteak beste, Oreja de van Gogh, Platero y tú, Potato, Rotten XIII, Sex Pistols eta Joe Armstrong talde edo musikarien abestiak bertsiotzen dituzte.
IRAILAK 28, EGUENA
- 19:00 Txupinazioa eta jaien hasiera.
- 19:30 Triki pintxo poteoa.
- 20:00 Zornotzako gazteen abesbatzaren emanaldia.
IRAILAK 29, BARIKUA
- 12:00 Meza. Jarraian luntxa txistulariekin.
- 20:00 Gaztedi Barria txarangarekin animazoa.
- 20:30 Patata tortilla txapelketa. (Tortilla entregatzeko ordua).
- 20:00 Mus txapelketa azkarra. Izen-ematea 19:30-20:00 artean. 30 euro bikoteko. Lehen Saria: 450 euro eta xanpaina; bigarren saria: 300 euro xanpaina eta solomoa; hirugarren saria: 150 euro, ardo botila eta gazta; laugarren saria: 100 euro, ardo botila eta gazta erdia.
- 22:30 'La Mala Pekora' taldearen kontzertua.
- 00:30 DJ Edugarmar.
IRAILAK 30, ZAPATUA
- 10:00 Baselizetatik ibilbidea.
- 12:00 Haurrentzako animazioa.
- 13:00 Igel txapelketa. Trikipoteoa.
- 14:00 Paella txapelketa.
- 17:00 Briska txapelketa. Izen-ematea 10 euro bikoteko. Lehen saria: 100 euro, zapiak, xanpaina eta solomoa; bigarren saria: 60 euro, xanpaina eta txorizoa; hirugarren saria: ardo botila eta gazta; laugarren saria: ardo botila eta gazta erdia.
- 17:30 Xaibor.
- 19:00 Hestebeteen altuerako txapelketa.
- 19:30 Umeen bolo txapelketa.
- 21:00 Afari herrikoia (tiketarekin).
- 22:30 Bolo txapelketa. Izen-ematea 21:00-22:00 artean. Lehen saria: urdaiazpikoa eta xanpaina; bigarren saria: solomoa eta xanpaina; hirugarren saria: gazta eta ardoa; laugarren saria: txorizoa.
- 22:30 Dantza mozorrotua: DJ Frady.
- 00:00 Mozorro onenaren saria.
URRIAK 1, DOMEKA
- 12:00 Meza. Jarraian luntxa trikitilariekin.
- 13:00 Udaberri Dantza Taldea.
- 17:00 Bingoa.
- 19:00 Zornotzako Musika Banda.
- 19:00 Parrillada eta txokolatada.
- 00:30 Errifaren zozketa eta jaien amaiera.