Gizonezko bat atxilotu dute gaur Zornotzan

Anboto 2023ko ira. 19a, 21:37

Hainbat orduz operatiboa martxan egon da Zornotzako Ogenbarrena auzoan.

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du gaur Zornotzan, Ogenbarrena auzoan. Naiz hedabideak argitaratu duenez, gizonezkoa pertsona baten desagerpen batekin lotuta dago. Operatiboa hainbat orduz egon da martxan.

Ertzaintzak ANBOTOri azaldu dionez, kasua sekretupean dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!