Zornotzako Udalak herritarren mugikortasun iraunkorraren inguruan kontzientziatzen eta sentsibilizatzen jarraitzearen aldeko apustua egin, eta bat egin du irailaren 16tik 22ra ospatzen dabilen Europako Mugikortasun Astearekin.
Hori horrela, eguenerako, irailak 21, hainbat ekintza antolatu dituzte: txapak egiteko tailerra, Amorebieta Biziz marrazten, bizikletak konpontzen ikasteko tailerra, oztopoen ginkana, party-bike, Amorebietatik ibilbidea bizikletaz eta gaikako erakusketak.