Hitzaldiak irailaren 25ean eta 26an izango dira; lehena 10-14 urte bitarteko umeentzako izango da, 18:00etan, bigarrena, ostera, 18:30ean izango da, 14 urtetik gorakoentzako. Hitzaldietan, aldaketa klimatikoaren nazioarteko panela azalduko du Jan-Lukas Menzel ozeanografo zornotzarrak. "Ozeanografiak zeregin garrantzitsua du sistema globalak nola funtzionatzen duen aztertzeko eta ulertzeko", dio ozeanografoak. Menzelek poloetako ikerketa-plataformako bi kanpainatan parte hartu du, Hegoafrikako Agulhas II ontzi izotz-hauslean. Ikerketa kanpaia nola prestatzen den azalduko du, baita bertako egunerokoa nolakoa den, edota sistema globalak nola funtzionantzen duen edota norbanakoaren jardunak nola eragiten duen ere.