Okina paisaiak in situ margotzen espezializatua da, baina bodegoiekin edota lan abstraktuekin ere ausartzen den artista ere bada. Oraingo honetan, baina, Zornotzako baserri zaharrak eta txokoak irudikatzen dituen oleoak erakutsiko ditu.
Bestalde, irailaren 18tik urriaren 3ra bitxingintza tailerreko ikasleen lanak egongo dira ikusgai, Zelaieta Zentroko lehen solairuan.