Marco Da Gracak Amorebietan jokatuko du, Juventusek utzita

Anboto 2023ko abu. 31a, 07:22
Jon Larrea Amorebieta klubeko presidentea eta Marco Da Graca kontratua sinatzen. (Argazkia: sdamorebieta.eus)

21 urte ditu, Juventus-eko filialean ibili da eta partidu bitan talde nagusiagaz jokatu du, euretako batean Txapeldunen Ligan.

Fitxaketen merkatua izteko atarian, Amorebietak erasoko jokoa indartu du Cosimo Marco Da Graca aurrelaria (Palermo, 2002) taldera batuta. Italiako Juventus taldetik dator, Europako talderik indartsuenetako batetik.

21 urteko italiarra Palermo klubean hezi zen, 2018ko udan Turineko taldera batu zen arte. Azkenengo urte biak filialarekin jokatu ditu. Talde nagusiarekin ere izan ditu minutu batzuk partidu bitan banatuta. Italiako Kopako final laurdenetan debutatu zuen, 2021ko urtarrilean, SPAL taldearen kontra. Ondoren, urte bereko abenduan, Txapeldunen Ligako ligaxkako partidu batean parte hartu zuen, Suediako Malmö taldearen kontra. Partidu bietan azken minutuak jokatu zituen.

Marco Da Graca Juventus taldearekin. (Argazkia: sdamorebieta.eus)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!