Jon Morcillok etxekoekin jokatuko du, Amorebietarekin, Athleticek lagata

Anboto 2023ko abu. 23a, 21:44

Futbol jokalari zornotzarrak 2023-2024 denboraldia jokatuko du Amorebietagaz, kirol talde biek akordioa sinatu ostean. 

Etxean eta etxekoekin. Athleticeko Jon Morcillo Conesa jokalariak bere herriko taldearekin, Amorebietarekin, jokatuko du datorren denboraldia. Futbol talde biek hala adostuta, Morcillok Athleticek lagata jantziko du urdinen elastikoa. Amorebieta ez da talde berria jokalari zornotzarrarentzat. Bertan ibili zen hasieretako kategorian. Basconia eta Bilbao Athletic taldeetan nabarmendu zenean berriz, 2020-2021 denboraldian, Athleticen talde nagusian jokatzera iritsi zen. Zuri-gorriekin egindako lehen denboraldi haetan 36 norgehiagoka jokatu eta gol bi egin zituen. Iazko denboraldian jasandako lesio bat tarteko, zornotzarrak hamar partida jokatuta bukatu zuen 2022-2023 denboraldia. Orain, indarberrituta, Amorebietan jokatzeko ilusioz beterik dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!