[EGITARAUA] Xabi Solanok kontzertua eskainiko du Etxanoko jaietan

Anboto 2023ko abu. 12a, 10:00

Abuztuaren 14tik 16ra jaiak ospatuko dituzte Etxanon.

Astelehen arratsaldean jaurtiko dute jaiei hasiera emango dien txupina. Besteak beste, Xabi Solanok kontzertua eskainiko du datorren eguaztenean. Patxi eta konpainiarekin dantzaldia, Kittu taldearen erromeria, Hortzmuga konpainiaren antzezlana, eta Oihana Iguaran, Amets Arzalluz, Aitor Bizkarra eta Miren Artetxe bertsolarien saioa dira jaietako beste osagai batzuk.

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA

  • 18:00 Txupinazoa eta kalejira Etxanoko erraldoiekin.
  • 18:00 Mus txapelketa.
  • 18:30 'Agure, urpekaria eta itsasoa', antzerkia euskaraz. Hortzmuga konpainia.
  • 20:30 Tortilla txapelketa, aurkezpena.
  • 22:30 Patxi eta konpainiarekin dantzaldia.

ABUZTUAK 15, ASTEARTEA

  • 11:00 Meza.
  • 11:00 Pilota jaialdia.
  • 14:30 Herri bazkaria.
  • 17:00 Aitite-amamei omenaldia Etxanoko dantza taldearekin.
  • 17:30 Erromeria Kittu taldearekin.
  • 21:00 Taloak Ekotaloren eskutik.
  • 22:00 Bertso saioa: Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Aitor Bizkarra eta Miren Artetxe.

ABUZTUAK 16, EGUAZTENA

  • 09:30 Xeberren omenezko mendi martxa.
  • 11:00 Meza.
  • 12:00 Artzain txakurren lehiaketa.
  • 17:00 Umeentzako puzgarriak, tailerrak eta jolasak.
  • 18:00 Hirukoteen arteko briska txapelketa.
  • 20:00 Parrilada.
  • 22:00 Kontzertua: Xabi Solano. Ondoren txokolatada eta jaien amaiera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!