Zornotzako Modelismo Elkarteak Jabier Atxurra omendu du

Anboto 2023ko uzt. 24a, 19:03

Karmenetan urtero Ibaizabal errekan egiten duten erakustaldiaren ondoren elkartearen sortzailea omendu zuten domekan.

Ez ahazteko moduko eguna izan zen domekakoa Jabier Atxurrarentzat. Bere zaletasunaz gozatzeaz gainera, Bizkaiko Modelismo Elkarteak ezusteko omenaldia egin zion. Karmenetan urtero egiten duten erakustaldian jaso zuen sorpresa domekan. Ibaizabal errekan itsasontziak martxan jarri zituzten, eta horretarako estatuko beste hainbat zaletu gonbidatu zituzten, urtero legez. Elkarteak ekimen hori baliatu zuen Atxurrari 50 urteotan elkartearen alde egindako lana aitortzeko. "Sorpresa handia izan zen niretzat. Ez nuen espero. Familiakoek bazekiten omenaldia egingo zidatela, baina nik ez. Poztasun handia izan zen", aitortu du Atxurrak.

Bizkaiko Modelismo Elkarteak Zornotzan du egoitza. Guztira 18 kidek osatzen dute. 50 urteko historia duen elkartean Jabier Atxurra urte askoan izan da presidente.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!