Orain arte asteburuetan eta jaiegunetan zarratu izan dute Gudari kalearen gorengo zatia, Patatik Zuentzat izeneko dendara arte doan tartea; baina aurrerantzean beti egongo da itxita. Halantxik jakinarazi dute udal iturriek. Ainhoa Salterain alkateak adierazi du neurri horren helburua "oinezkoei lehentasuna ematea" eta "kalitatezko espazio bat" sortzea dela. Hain zuzen ere, Zelaieta parkearen eta bertako zentroaren gertutasuna dela eta, oinezko kopuru handia elkartzen da inguru horreta. Adinbakoak, parkearen bueltan ibiltzen diren neska-mutikoak, izan ohi dira asko. Bestalde, inguru horretan aire eta zarata kutsadura murriztuko dela esan du alkatea.
Aurrerantzean baimenduriko ibilgailuek baino ezingo dute kale hori erabili. Hala nola, Udaltzaingoak, larrialdi zerbitzuek, udal zerbitzuek eta taxiek.
Ainhoa Salterain alkatea eta Koldo Bilbao zinegotzia.